Aurten Nafarroaren egunik ez, kulturaldiaren ordez tturtturraldia eginen da

2021-04-23

Dakikezuen bezala, apirilaren azken asteburuan egin ohi da Nafarroaren eguna Baigorrin. Iaz, pandemiak hala beharturik, Kanaldude eta Euskal Irratiekin internet bidezko ekitaldi bat egin zen. Aurten aldiz, ez dute holakorik eginen, baina bai hala ere markatuko dutela eguna, ekitaldi xume bate eginez herritarren artean.

Basaizeako kide den Graxi Irigaraiek esplikatu daukunaz, aurten kulturaldiaren ordez, tturtturraldia eginen dute. Erran nahi baitu, Nafarroaren ondoko garaietan ekitaldiak antolatzen hasiko direla, egoerak baimentzen duen heinean. Ekitaldi franko dituzte buruan, jadanik.