Aurtengo telethon ekitaldia # trop fort edo sobera azkarra lelopean eginen da abenduaren 4 eta 5ean

2020-10-13

Aurtengo telethon ekitaldia # trop fort edo sobera azkarra lelopean eginen da abenduaren 4 eta 5ean. Egoera berezi batean izatez ahalegin guziak eginen dituzte boluntarioek presente izateko. Ezinbesteko ekitaldia da telethona ikerketek aitzina segi dezaten, ez ohiko eritasuner sendagailuak atxemateko.

Egoera dela eta, aurtengoan urtarrila arte ekitaldiak antola ditzakezue: benevolas@afm-telethon.fr helbide elektronikora idatziz antolatzeko ekitaldiaren berri emateko. Agir.telethon.fr web gunean animazioen berri ukanen duzue. Zuen pila higatuak atxikitzea galdegiten zauzue bilketa bat egiten baitute, horrekin tonaka 250€ irabazten baitu elkarteak. Marie Christine Marquesusa telethoneko kideak gehiago erraten dauku.