Autobusa uzkailia, gazteak sentsibilizatzeko.

2024-02-16

Christelle Afonso Hiri Elkargoko mugikortasun sindikatutik jin da Donibane Garaziko Jai Alaierat autobus pedagogikoarekin. Ez da edozein autobus, hau uzkaltzen baita istripu baten simulatzeko, jendea barnean duelarik. Helburua dute gazteak sentsibilizatzea, autobusean ere gerrikoa ezar dezaten.

Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko seigarreneko ikasleak izan dira barnean eta kontatu daukute haien bizipena. Gisa berean, Mikel Iribarne Etxeberri MEEKeko laguntzaileak bere ikuspuntua eman du.