Auzapez berria Larzabalen: Christelle Caset-Urruty-ren lista osoa pasa da lehen itzulitik.

03/16/2020

Aldaketa Oztibarreko hiribuan !

Jules Larramendi-k auzapez aulkia galdu du barda Larzabale herrian. Christelle Caset-Urruty-ren lista osoa pasa da lehen itzulitik.

Herritarek beren hautua egin dutela, entzuten dugu Jules Larramendi Ainize Madariagaren mikroan.

Lehen aldikotz emazte bat izanen da Larzabalen auzapez. Christelle Caset Urrutik herriarentzat dituen proietuak zehaztu dauzkigu beti Ainize Madariagaren mikroan.