"Axularren gerizapean" liburua aurkeztuko du Kepa Altonagak ostiral honetan Lartzabalen

2023-05-12

1925eko buruilaren 17an ospatu zen Axular Egunera eramaten gaitu Kepa Altonagak "Axularren gerizapean" saiakeran. Egun hartarik tiraka, hainbat datu, argazki eta ahanzturan erori diren idazleak gaurko egunera ekarri ditu Altonagak. Tartean, Jean Etxepare medikua, Alberto Palazio Elizaga idazle eta Portugaleteko zubi esekiaren diseinatzailea, Jule Gabilondo, Miguel de Unamuno, Maddi Elizaga, Elvira Zipitria, Tene Mujika… ezagun eta aldi berean ezezagunak.