Baigorri eta Tafallaren senidetze kari kultur animazio eskaintza aberatsa asteburu huntan Baigorrin

2021-10-16

42 urte eginen du Baigorri eta Tafallaren senidetzeak. Jean Haritschelhar auzapeza joan zen senidetzearen izenpetzerat beste Baigorriarrekin. Geroztik ez da harreman ofizialik izan, lagun arteko harreman azkarrak soilik.

Asteburu huntan berriz azkartzeko xedea erakutsi dute bi herriek. Harreman edo kurutzatze kulturala ezarririk izanen delarik aitzinean. Ibiakoitzean:10:30tan elkarteen arteko trukaketa, ondotik bazkaria eta 19:00etan kontzertuak Rotten 13, Atturri, The Dotz taldeekin. Igandean: 12:30tan desfilea geltokitik plazara, gero plazan senidetzearen ospatzea. 14:00etan bazkaria, 17:30tan dantza eta kontzertu.