Baigorriko Iparla mazelako mahasti batzuk kalteturik atzoko harri erauntsiaren ondotik

2021-09-09

Urte konplikatua aurten mahastizainentzat, neguan izan diren eurite handiekin, hormarekin eta azken egun hauetako iduzki kolpe azkarrekin. Asteazken arratsaldean berriz, tokika izan den harri erauntsi azkarrak Baigorriko Iparla mazelako mahasti batzuk kaltetu ditu. Baigorri Hiribarneako Betti Haristoy eta Suameakako Mattin Etcheverria mahastizainekin mintzatu gira.