Baionako Point Accueil Jour harrera guneak 25 urte

2022-12-03

Baionako Point Accueil Jour edo Eguneko Harrera guneak 25 urte betetzen ditu aurten. Urte osoan, publiko prekarioak errezibitzen ditu bere egoitzan, gosaria, dutxa edo jantziak garbitzea proposatzeko.

25 urteen karietara larunbat huntan ate idekiak antolatzen ditu bere egoitzan Baionak Santa Ursula karrikan. Kattin Errekart, bertako laguntzailearekin mintzatu gira.