Barnekaldean ere ASALEE erizainak badira

2023-11-21

ASALEE edo Action Santé Libérale En Equipe. Eskualde guzietan ez da holako zerbitzurik, bainan Garazi, Baigorri edo Irisarrin bai. Erizain batzu dira, heziketa terapeutiko formakuntza berezi bat segitu dutenak, eta tokiko medikuekin lan egiten dutenak. Horietan dira Béatrice Lafuente eta Hélène Maitia. Jendeen eritasun kronikoak segitzen dituzte, arnasari lotuak, bihotzari, diabetari, adikzioer eta beste, bainan pazientearen inguru giro guzia kondutan hartuz. Esplikatu daukute :