Bat-bateko kirolariaren heriotzari buruz sentsibilizatzeko Peio errugbi lehiaketa astelehenean Uztaritzen

2022-04-14

Alain Fariscok, luzaz errugbiko federazioko arduradun egonak seme ttipia galduz geroz sentsibilizazio lan bat eramaiten du bat-bateko kirolariaren heriotzari buruz.

Kasu anitzetan saihesten ahal den heriotza da. Frantziako kardiologoek plazaratu duten errespetatu behar diren 10 arauak ezagutarazi behar direla erran dauku. Bazko astelehenez Peio errugbi lehiaketa antolatua da Uztaritzen. Hitzorduaz eta gaiaz mintzatu gira Alain Fariscorekin.