Baxe Nafarroako erakustokiaren ezohiko biltzar nagusia iragan da joan den ostiralean Donapaleun

2020-10-06

Baxe Nafarroako erakustokiaren ezohiko biltzar nagusia iragan da joan den ostiralean Donapaleun. Elkarteko presidentearen dimisioa eta administrazio kontseilu berriaren izendatzea aipagai nagusiak izan behar baldin baziren. Beste gai batek du eztabaida luzeena ukan. Donapaleuko auzapeza eta kontseilari bat hurbildu baiziren proposamen baten egiteko, erakustokia bideak gunera eramateko proposamenarekin batez ere. Kontseiluan aipatu aitzin elkartearen iritzia bildu nahi zuten eta elkarlanean eramateko proiektua zela azpimarratu. Beñat Laxague elkarteko kidea eta Charles Massondo herriko auzapeza entzungai.