“Behorlegi bere mendiari datxikola” liburua argitaratu berri du Hergarai Bizi elkarteak

2022-01-05

“Behorlegi bere mendiari datxikola” liburua argitaratu berri du Hergarai Bizik. Herri hunen historia, ondare naturala, kulturala xeheki jorratu ditu Hergarai bizi elkartearen baitan den ondare batzordeak. Herritar batzuen lekukotasunak bilduak izan dira. William Albert Allard Amerikano argazkilariaren argazki zonbait ere ikus daitezke besteak beste...

Liburu hau eskuragarri duzue 20 eurotan:

- Hergaraiko herriko etxeetan

- Donazaharreko Bera ostatuan

- Izpurako Intermarchéko prentsa saltegian

- Donibane Garaziko prentsa saltegian

Ondare batzordearen kide den Mattin Errekartek proiektu huni buruzko xehetasunak aipatu dauzkigu.