Belugueta taldearen polifonia okzitandarrak adituko dira Ortzaizen

2022-04-01

Hitzordu kultural berezia ostiral huntan, apirilaren lehena, Ortzaizeko elizan aratseko 19:00 orenetan. Doinu polifoniko okzitaniarren entzuteko parada ukanen baitugu herriko elizan Belugueta taldearen eskutik. Hastapenean Menta liburutegian egitekoa zen, gero bixintxo gelan eta azkenean, gela oro ttipi gelditu baitzaie, elizan eginen dute. Talde honek, bozak eta perkusioa besterik ez ditu baliatzen bere sorkuntzetan, baina horrek ez dio azkartasunik kentzen beren doinuei.

Belugueta taldea bost kidek osatzen dute, horietarik bat euskalduna: Julen Axiari musikari baionarra. Aste honetan Irisarrin egonaldia egin dute eta haiekin bildu gira proiektu honen berri ukaiteko.