Bero handi horiekin ura eskasten hasia da Garaziko mendi batzuetan

2022-06-17

Bero handi horiekilan ura eskasten hasia da mendi batzuetan, hala nola Behorlegi aldean. Goiz huntan Garaziko mendi sindikatua ura karreatzen hasi da. Aitzineko urteetan halakorik ez zen oraino gertatu hoin goizik. Mendi sindikatuak laborarier dei bat luzatzen die urtegietan izan daitezken ur galtzeak baldin badira, berehala abisatzeko.

Inguruko ibarretan ere iturriak apal dira. Ur sareak, erreserba gaitasunak hobetzeko eta iturri berriak atxemateko sindikatua lanean ari da. Mendian kasu egitea gomendatzen du. Mendi sindikatuko David Toureillekin mintzatu gira.