Bigarren eskuko jostagailu, liburu edo jantzi bat, untsa da.

2023-12-14

Ez da gure usaietan bigarren eskuko zerbaiten eskaintzea, edo errezebitzea. Bainan jakinez urte ondarreko pesten kari, urte guziez %18 ondakin gehiago ekoizten ditugula, balio du usaia batzuen aldatzea. Eta gainera zuen moltsak ere preziatuko du.  Hortarako, Irulegiko Lokala berziklategiak, karta berezi bat egin du aurten, “opari berezia naiz” izenburua duena eta opariaren barnean gehitzen ahalko duzuena. Karta horren gainean, 3 pundu idatziak dira, Alice Leiziagezahar Lokala berziklategiko kidea :