Biodantzako saio irekiak Donibane Lohitzunen eta Baionan urtarrilaren 18tik 20rat

2023-01-18

Biodantza edo bizitzaren dantzak, dantza eta meditazioaren artean bizipoza du ekartzea xede. Biodantza norbera bere buruarekin, besteekin eta inguramenarekin integratzen laguntzen duen sistema da. Biodantzaren praktika erregularrari lotutako zenbait onura:

- Osasun orokorraren hobekuntza.

- Alaitasunaren areagotzea.

- Estresa gutxitzen laguntzea.

- Besteekin harremanetan hobekuntza.

- Emozioen espresioan laguntza.

- Autoestimua eta identitatearen indartzea.

Biodantzari lotutako ate idekiak urtarrilaren 18an, 19an Donibane Lohitzuneko Larrun gelan eta 20an Baionan. Xehetasunak Ainhitze Elizbururekin.