Biodiv sport deitzen da mendian kirolariak eta mendiko bizidunak uztartzeko programa berria.

2024-02-05

Mendian gero eta jende gehiago ibiltzen da, oinez, lasterka edo VTTz. Eta batzuetan ohartu gabean, tokiko abereak trabatzen dira, bereziki ugalketa sasoinean, edo umeak direnean. Hortarako, natura babes eragileak, programa bat martxan jartzen ari dira, kirolariak eta mendiko abereak bateragarriak izan ditezen. Jaztik lanean ari dira guneen erreferentziatzeko Pirinioetan. Eta gune sentsible bat badelarik, mendiko kiroletako aplikazioetan agertuko da.

Pirineotan zainduko dira berezikiago harrapariak, hezur jaleak bezala, ezpondetan kafira egiten dutenak, eta eskalada edo parapenta egitean trabatzen ahal direnak. Bainan ere ureko bizidunak, kanoe egitean, edo lore mota batzu ere.

Bio div sport : 5 urteko programa bat, 169 mila euro kostako duena, eta eskualdeak, departamenduak eta euskal elkargoak dirustatzen dutena.