Coluche dispositiboa urte batez luzatua da

2020-12-18

Aste huntan, asanblada nazionalak “Coluche dispositiboa” urte batez luzatu du. 2019a arte dirua ematen zelarik jendea laguntzen zuen elkarte bati, eskaintzaren %66-a zergetatik kendua zen 552€-peko emaitzentzat. 2020ean, krisi sanitario eta ekonomikoa pairaturik “Coluche dispositiboa” plantan ezarria izan zen 552€-ko muga hori 1000€-tara igotzeko. 2021eko urtea ere urte zaila izaten ahal delakoan, Frantziako Asanblada nazionalak dispositibo hori oraino urte batez atxikitzea erabaki du.

Xehetasun gehiago dispositibo horri buruz, restosducoeur.org/loi-coluche webgunean. Arnaud Iputxa Garaziko bihotzeko ostatuen arduraduna ere deitzen ahal duzie janaria edo sosa emateko: 06.84.83.88.96 zenbakira. Marie-Hélène Erramuzpe, Garaziko bihotzeko ostatuen kideak esplikatu dauku elkarte huntan holako dispositibo batek nolako garrantzia ukaiten ahal duen.