D. Garaziko desbideratzearen alde herritarrak mobilizatzen

2022-09-02

Zubi bat, 13000 ibilgailu, horietan 600 kamioin neguan eta bikoizten dena Udan.

Hori da Donibane garaziren errealitatea depatamenduko bide bakarrarekin.

Hautetxeak buru hauste hortan badira jada eta departamenduak ikerketak hasiak baditu ere, herritarrentzat ez doa aski fite.

Ondorioz agorrilean Bide berria kolektiboa sortu zuten, eta horri lotua petizio bat abiatu saihetx bidearen egiteko.

Garaziko komertzioetan atxemaiten dena eta interneten change.org web gunean. Sare sozialetan jendeari deia zabaltzen dute haien lekukotasunak partekatzeko.

Eta departamentu eta kantonamenduko hautetxiekin biltzeko sedea dute.

Xabier Goenagak sehetasunak ekartzen ditu.