“Dany coiffure” antzerkia emanen du Gaia Oliarj Ines-ek Donibane Garazin, astelehen eta astezken huntan

2022-10-10

Gaïa Oliarj Tolosan eta Lyon-eko antzerki kontserbatorioan ikasi ondotik, Compagnonage theatre delakoan sartu eta ainitz antzerki taldeetan arizan da, bere esperientzia sakonduz bai taula gainean, baita antzerki idazketan. Compagnonak utzi eta berak idatzi antzerkiak emaiten hasi da. Arrats huntan eta astezkenean Donibane Garazin “Dany coiffure” antzerkiak, gure bizitzatzeko arrangura batzu ditu aipatzen. Irri eta eztabaida sortzaile izan nahi duen antzerkia, frantsesez, astelehen eta astezken huntan gaueko 8 etan donibaneko  Créa’tif bilo apaintegian.