DASENak errefusatu du Donibane Garaziko Zitadela kolegioko fisika kimika postua euskaraz fletxatzea

2021-04-20

Erakasle guziek eta administrazio kontseilu osoak hala galdegina bazuten ere, DASENak errefusatu du Donibane Garaziko Zitadela kolegioko fisika kimika postua euskaraz fletxatzea. Horregatik, Pastel DASENako buruarekin hitzordu bat galdegiten dute, Annick Trounday departamenduko kontseilariak eta Zitadelako erakasle guziek.

Ez da usutan gertatzen erakasle bat erretretara doala eta aldi berean, kasu huntan bezala fisika kimika euskaraz erakasteko prest litaikeen erakasle bat izaitea. Kolegio elebidunetan, euskara eta historia geografiaz gain beste gai batzuk ere euskaraz emateko beharra bada, ikasleek ez baitute euskara untsa menperatzen.

Baina borondate eskasa sendi da hezkunde ministeritzaren aldetik eta baita hizkuntza politika ausartago baten beharra ere. Aitziber Zugarramurdi Euskara Geroaneko kidearekin mintzatu gira.