Dena prest 40. Herri Urrats ospatzeko igande honetan Senperen

2023-05-12

40 urte betetzen ditu aurtengoan Herri Urratsek, eta urtemuga handizki ospatuko da. Dena prest da Senpereko aintzira inguruan igande honetako bestan murgiltzeko. Berrikuntza franko egitarauan. Nafarroa gunean, Patxi eta Konpainia, Mister Saguak, Xutik, Delirium Tremmens, Su Ta Gar eta SFM. Araban, Haize Arrosak taldea, Tiktara, Neomak, Zetak, Gozategi, Holako Deluxe.

Musikaz haratago, Herri Urratsek gune berezi bat badu, beste ikastolen bestek ez dutena, eta leku hori dantzarena da. Hortik konpainia ezberdinak pasako dira egunean barrena dantza ezberdinak egiten; euskal dantzetatik hasi eta dantza modernora edota munduko dantza ezberdinetara heldu arte. Aurten ere emanaldi ugari Gipuzkoako eszenan. Xehetasunak herriurrats.eus webgunean. Herri Urratseko koordinatzailea den Koldo Rodriguezekin mintzatu gira.