Donapaleuko Begidara argazki elkarteak argazki rally bat proposatzen du igande huntan

2021-09-17

Donapaleuko Begidara argazki elkarteak argazki rally bat proposatzen du igande huntan, ondarearen eguna kari. Argazki lehiaketa hori argazki tresna numeriko edo argazkiak hartzen dituen mugikor bat duten guzier idekia izanen zaie, banaka edo taldeka aritzeko. Amikuzeko ondarea ezagutaraztea baitu helburua, elkarteak 10 leku historiko desberdin proposatuko ditu bisitatzeko eta argazkien hartzeko.

Arratsaldean berean itzuliak izanen zaizkien argazkiak ikusgai izanen dira Donapaleuko mediatekan urriaren 8tik 22ra, eta saritzeak urriaren 16an eginen dira goizeko 11:00etan. Izena emateak igande goizean eginen dira, 10:00etatik 12:00 arte BIDEAK gunean. Yannick Boursierekin xehetasunak.