Donapaleuko BIDEAK guneak bere ateak berriz idekiko ditu apirilaren 19an bi erakusketekin

2022-04-15

Donapaleuko BIDEAK guneak bere ateak berriz idekiko ditu apirilaren 19an asteartarekin bi erakusketekin, maiatzaren 14an bukatuko direnak. Alde batetik, Ataunen bizi den Sergio de la Fuente Argentinarraren karikatura eta ilustrazio obrak ikusten ahalko dira, eta bestaldetik, SEUIL elkartearen erakusketa bat haien proiektua aurkezteko. Azken hauek, zailtasunetan diren nerabeer konpostelako bidea egitea hezitzaile batekin proposatzen baitute.

Alejo, Sergio de la Fuente artistaren semea eta Isabelle Duployer Bideak guneko langilea entzungai.