Donapaleuko ihauteriak berpizteko bilkura astezken arrats huntan

2019-12-18

Bilkura zerbitzu publikoen etxean eginen da gaueko 8etan. Lehen bilkuran dantza elkarte, eskoletako erakasle eta gurasoak baziren, aldi hontan interesa duten guzier irekia da. Bada bulta bat ez dela izan ihauteririk Donapaleun. Gauza xume batekin hasi nahi lukete, helburua delarik elgarrekin antolatzea. Laure Duhalde Burgaintziko kidea gurekin