Donapaleuko komersioak untsa doatzi. Hori agertarazi du Baionako CCIk ereman « denda » deitu duten inkestak.

2024-02-26

Inkesta hunekin, ikertu da Ipar euskal herriko lurraldeetan kontsumitzaileen erosketen usaiak nolakoak diren. Donapaleuri dagokionez, jendeak lekuan erosteko usaia badu. Bainan popolakuntzaren gorakada handia da eta Herriko Etxea adi egoiten da gorakada horrekin : zerbitzu guziak izanki Amikuzen, adineko ainitz heldu da lurraldera bizitzera. Gaur egun populankuntzaren %40ak 65 urtez goiti ditu, Olivier Darrieux Juzon kontseilaria