Donapaleuko Saint Louis zineman uda arrakastatsua izan da

2021-09-15

Itxirik egon eta gero, zinemek ateak berriz zabaldu dituzte maiatzaren 19an. Donapaleuko Saint Louis zineman uda arrakastatsua izan da, aroak eraginik, baita atera berri diren filma desberdinei esker eta usaian baino gehiago turistak zinemara hurbildu baitira.

Biltzar nagusian, lehen konfinamenduak eragindako kalteak aipatu dituzte: hau da 2020ko urtean zineman %61eko sartzeen beherapena eta 17 ikusgarri baizik egin ahal izan zituztela, normalean 40 bat egiten zirelarik. Maiatzetik aktibitateak berriz hartu eta proiektu berri anitzekin jendea errezibitzeko prest dira.