Donibane Garazin ere Covid birusaren detektatzeko PCR frogak baziren joan den ostiralean

2020-08-24

D.Garaziko laboratorioaren gain zen testen egitea, ARS Osagarri ajentziak antolaturik. Pentsatzekoa zen bezala jende ainitz hurbildu da, 170bat orotarat; batzu kasu positibo batzuekin kontatuan izanik, aholkatua izan baitzaie  eta beste batzu berriz zuhurtziaz beren baitarik hurbilduak ziren. Laboratorioko langilea den Intza Oxandabaratzekin solastatu gira bainan lehenik batzu ta besteen ikusmoldea bildu dugu lerroan beha zaudelarik.