Eguberri kantuz: Altzükütarrak

2023-12-28

Dominika Epherre, Jean Etxart, Jean Etxegoihen, Pierra Jaragoihen, Jean-Philippe Prat eta Beñat Queheille 1979an juntatu ziren Altzükütarrak taldea muntatzeko. Akapela, Gitarrarekin eta eskusoinuarekin, Xiberotar ohizko kantuak eta sorkuntzak dituzte ematen. Taldeak 5 disko grabatu ditu, berriki berrargitaratutakoak.

Altzükütarrak, 1979an sortu zenetik, kontzertu franko ditu emanik, lehenik Xiberoan, baina haien famak Euskal Herriko leku anitzetarat jotzeko parada eman die, Kaledonia Berrian bezala. Eguberriko aste honetan, haien ibilbideko kantu zonbait eskaini dizkigute.