Eguberri kantuz: Ibil bedi

2023-12-26

bil bedi 2018an Nafarroan sorturiko pop musika talde bat da. Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute. Gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta botzak dira juntatzen. Haien lehenengo diskoa «Berandu baina garaiz» 2019an argitaratu zuten.

2021an «Beltxarga Beltza» plazaratzen dute eta aurtengo apirilean, hirugarren lan luzerekin heldu dira, «Goldea» izenburupean. Kantu zonbait partekatu dizkigute Eguberri kantuz emankizunean.