Eguberri kantuz: Otxalde

2023-12-29

Otxalde taldea 1976an Beskoitzen sortu zen, egun 8 dira taldean. Maitexa Duhalde (kantuz), Cédric Destribats (eskusoinuan), Beñat Eyherabide (kantuz eta gitarran), Marc Eyherabide (kantuz, harmonikan eta flautan), Miren Eyherabide (kantuz, pianoan eta gitarran), Johana Irigoien (kantuz), Arnaud Gachen (perkusioetan) eta Rémi Castanet (teknikan).

Kantu herrikoiak eta sorkuntzak, folk moldean musikatzen dituzte. Euskal musika, bai eta munduko folk musika giroan, taldeak kantatzen du herria, hizkuntza, lurra, haurtzaroa, anaitasuna, askatasuna, nostalgia, emigrazioa, amodioa... Bosgarren diskoa “Iturrien lilura” urte hundar huntan daukute aurkezten.