Eguberri kantuz: Xabi San Sebastian

2023-12-27

Xabi San Sebastián Donostiar kantautoreak eta musikariak Betazalak bere bosgarren diskoa urte hondar honetan argitaratzen du. Musika ikasketak Madrilen bukatu eta gero, Izotz taldean sartu zen eta geroztik Euskal Herriko tauletan gaindi ibili da.

Lehen diskoa grabatu zuen 1995. urtean. Ondoren, musika tradizionalean murgildu nahian, Alboka taldean sartu zen eta Joxan Goikoetxea eta Alan Griffin-ekin elkarlanean aritu zen lau diskoetan baita kontzertu anitzetan munduan zehar ibili, besteak beste WOMAD edo Celtic Connection bezalako festibaletan.

Eguberri kantuz saioan disko berriko eta bere ibilbideko kantu zonbait eskaini dizkigu.