EH guzian bezala, amikuzen ere AEk-k bere sartzea egiten badu urrian,irailean izen hartze eta prestaketa lanetan ari dira

2018-09-10

Garazi Baigorrin bezala, aste huntan egiten dira izen hartzeak Amikuzen. Bixente Claverie Amikuzeko AEK-ko arduradunak erran dauzkunaz, usaian perfil desberdinak hurbiltzen badira ere, lan munduari loturikoak gero ta gehiago agertzen dira.

Telefonaz ala mailez ere harremanetan sartzen ahal zirezte  zuen hurbileko AEK-rekin.

Aurtengo ikasturtea kargatua izanen da, laster euskararen urtaroa izanen baita Baxe Nafarroan eta Euskaraldia Euskal Herri osoan; eta helduden urtean Korrika nondik nora eta noiz ez dauku salatu nahi izan, baizik eta pazientzia hartzea. Azarotik aitzina hasiko dira informazioa salatzen.