Ekainaren 27an Lohitzune Paxkoteiko ateak idekiko ditu Edouard Exilard-ek

2021-06-17

Paxkoteian ardi esnadunak dituzte. Biologikoan artzea erabaki zuen duela 15bat urte. Gertakari latz baten ondotik, Edouard-ek produkto lanjerosik ez baliatzea erabaki zuen, ez baitu jendea eta inguramena pozoindatu nahi. Ekainaren 27an, BLE elkarteak antolatu etxaldez etxalden parte hartuko du, eta bere tresnak eta lan moldeak erakutsiko ditu