Elkarteen Foroa ibiakoitz huntan eginen da Donibane Garazin

2020-09-03

Sartzea memento egokia da lekuko elkarteen ezagutza egiteko. Aisialdi, kirol, kultur edo sozial arloaz arduratzen diren elkarte anitzetan garai hauetan da izena eman behar. Hortarako, Donibane Garaziko herriak, Elkarteen Foroa berriz bultzatzea erabaki du. Duela zonbait urte CPIE egiturak zuen antolatzen bainan ahal eskasez utzi behar izan zuen.

Donibane Garaziko herriak antolaturiko lehen Elkarteen Foroa beraz, larunbat huntan iraganen da Merkatu estalian. Xehetasunak Mattin Etxeverri, herriko kontseiluko kideak emaiten dauzkigu.