Emazteak ohoratuak Donibane Garazin gaindi, heldu diren asteetan

2021-06-16

Emazteak ohoratuak Donibane Garazin gaindi, heldu diren asteetan. Izan ere, lehenik itzaletik argira deituriko erakusketa aipa ginezake, Bask’elles elkarteko bi kidek gidatzen dutena, Donibane Garaziko Apezpikuen presondegian. Erakusketa hortan, Marijane Minaberri eta Catherine Lapistoy emazteak argitan emanak dira.

Bestetik, Herriko etxean aldi huntan, Catalina de Erausoren inguruko erakusketa bat, Pablo Tillac-en tinduen bitarteko kondaketa. Erakusketak ekaina bukaera arte ikusgai!