Errecart lizeoko eta Amikuze kolegioko sartzea

2021-09-22

Eskolen itzuliarekin segitzeko Donapaleuko Errecart lizeoaz eta Amikuzeko kolegioaz interesatuko gira. Ikasturtea untsa hasteaz gain, Errekart lizeoan anabiotek formakuntza ideki dute eta 15 ikaslek hasi dute formakuntza berri hori.

Amikuzeko kolegioan, 295 ikaslerekin egin dute sartzea. Ikasle kopurua mantentzen bada, gehiagok euskara hautatu dute, aurten %30ak euskarazko opzioa egiten baitute.