Errobiko festibala zuzenean

2022-07-22

Eguerditan Itsasuko Atharritik Errobiko festibala segitu dugu zuzenean. Huts egin baduzue huna bilduma ttipi bat. Jakizue bihar blokatze eguna izanki nabetak plantan ezarriko direla tren geltokitik Atharri arte. Antolatzaileak abisatu beharko dira zien heltzeaz ezkandrai@gmail.com helbidera idatziz aintzinetik. Bestalde, oroitarazten dauzuegu toki bat badela han berean akanpatzeko.

Egitarauan, gaur: 18:30tan Laura Etxegoien, 21:30tan LED SILHOUETTE konpainiaren LYS balleta, Bukatzeko Danyel waro

Bihar: 15:00etan Palabres-en “Kantuaren beharra” ikusgarria, 17:00etan Lurodei eta Ekhi Lambert, 18:30tan BOSC,, 21:30tan “Un poète à New York”, 10:30tan Cocanha, 00:00tan Circle song geant.