Etorkinekin kolektiboa, elkarte bilakatu da

2021-01-20

Muga pasabide batzuk hetsiak izanik ere, migranteen joan etorria  ez da eten. Zailtasun handiagoekin, baina Ipar euskal herrian, laguntza badute, Etorkinen kolektiboko laguntzaileen partetik. Biltzar Nagusian, joan den larunbatean Baionan Etorkinekin kolektiboa, elkarte bilakatu zen. Aña Mari Costera Administrazio kontseiluko kidea da, onartzen du aldaketa beharrezkoa zela.