Etxaldez etxalde : aurten berriz ere biologikoan diren etxalde batzuek beren ateak idekiko dituzte igande huntan

2023-04-27

Biologikoan ari diren etxalde ainitz badira Euskal Herrian ere, ekoizpen desberdinak proposatzen dituztenak, esnekietan, baratzekietan, haragian, ogi eta beste. Donoztiriko Ezponda etxaldearen ate idekiak ere izanen dira igande huntan. Etxalde huntako Jean Mixel Duhalde eta Isabela Barreix behi esnadunekin ari dira lanean, esnea salduz eta parte bat transformatuz gasna eta esneki desertak eginez. Beren etxaldea aurkeztu daukute

 

Hemen klikatuz, Ezponda etxaldeko web gunea : https://ferme-ezponda.com/eu/ongi-etorri-ezponda-etxaldean/