Euskal Udalekuetarako izen-ematea zabalik da!

2024-03-06

Euskal Udalekuak elkarteak izen-emate kanpaina abiatu berri du uda honetakoz ere.

Hamabost eguneko txandak dituzte hiru etxeetan: biga Nafarroa Garaian (Abaigarren eta Goñin) eta baño Araban (Bernedon).

Xalbat Altzugaraik esplikatu digu aurten bereziki Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaz kanpoko haurrei eman nahi dietela parada euskal udalekuetan parte hartzeko.