EuskarAbentura gazte euskaldunen espedizioa Baxe Nafarroan

2022-07-05

Euskarabentura gazte euskaldunen espedizioa Donibane Garazitik pasatu da eta hiriburuko karrikak alaitu dituzte jzioquitarrek. Euskarabentura ostiralean Mauletik abiatu zen. Hilabete oso batez euskaraz bizitzeko eta euskararen herria ezagutzeko parada dute, Euskal Herriko zazpi probintzietako 125 gaztek. 15 - 16 urteko gazteak dira denak.

Egunero 20 kilometroko ibilaldiak egiten dituzte goizez, eta arratsaldez, animazioak. Xiberotik abiaturik, Getxon bururatuko da 2022ko Euskarabentura.