Ezkoaz lekukotasun bila

2023-03-08

Duela 3 urte sortu zen Haran ubel elkartea Alduden.

Elkarte kultural eta feminista da eta urte guziz artista egonaldi bat antolatzen dute.Lehen urtean emaztea eta bestaren inguruan zen, joan den urtean mendiaz egin dute lan bat eta aurten ezkoaren erabilpenaz ariko dira. Parada ezkoarekin emaztea eta erlea aipatzeko. Baxe Nafarroan, ezkoa erabili eta ikusi dutenen lekukotasunak xerkatzen dituzte , Marie Campistron haran ubel elkarteko kideak xehetasunak emaiten dauzkigu eta lehenik kondatzen dauku nola abiatu den elkartea.Beraz ezkoaz ixtorio edo bizipen bat partekatzeko duenak dei dezala Marie Campistron 06 48 77 05 59rat edo mariputxa@hotmail.fr