Filipe Bidart bere aitari mintzo ehorzketa mezan

2020-06-12

Atzo iragan dira Jamattitt Bidart Kuxkurrioren ehorzketak Baigorriko elizan. Elizkizunetan orroit arazia izan da Jamattitt Bidart-ek zonbat sustatu duen euskal kultura ; kantuzalea, dantzaria, euskal presoen eta beren familien sustengatzailea. Erakutsi da ere zonbat jendekina zen, zonbat maite zuen Baigorri eta oroz gainetik Euskal Herria. Kantu, bertsu, dantza eta musika izan dira Jamattitt Kuxkurrioren omenez. Eta lekukotasun guzien artean, Filipe Bidart, bere semearena