Garaziko ikastolaren 50 urteentzat, ospakizun besta ibiakoitz huntan

2022-06-24

Garaziko ikastolak 50 urte betetzen ditu aurten. Karia hortarat ospakizun besta bihar eginen da!

1972an egin zen lehen sartzea 14 ikaslerekin Donibane Garaziko eskola publikoan eta hortik goiti, garatuz joan da urtez urte. Gaur egun, 111 ikasle dira eta euskara entzuten ahal da egunero kanpoko tenoretan eta klasean.

Urtebetetzearentzat, bihar besta egun guzian. Goizean Donibane Garaziko karriketan soka dantza bat eginen da. 12:30etatik goiti zintzur bustitzea eta ondotik bazkaria. 17:00etatik goiti kontzertuak kitorik: Kontrabanda - Laparrak - Ixtaklok - DJ Xabi. Chantal Mirail eta Aña Marie Lerissa irakasleekin mintzatu gira.