Garaziko libertimendua: udaberria heldu da Donibanera

2024-02-12

Garaztarrak dantza taldeak eta Garaziko zirtzilek muntatu libertimendua jendetsua izan zen atzo. Iduzkia dantzan agertu da. Donibanen bazen mugimendu. Bolantak, musikariak eta zirtzilak karriketan ibili dira, gero merkatu estalian libertimendua emaiteko Miren Artetxe eta Maddalen Artzallus bertsulariak lagun. Zirtzilek bazterrak inarrosi eta sutan eman dituzte. Alabaina urteko aktualitatea aberatsa zen eta bazen gertakari frango zirikatzeko.

Beharriak xorroxtu! Ondoko asteburuetan izanen baita hain segur orainokoan zer entzun! Otsailaren 17an zirtzilak Iruñean izanen dira Arrosadiako libertimendua kari, 18an Donapaleun, martxoaren 3an Baigorrin, 9an Hazparnen.