Gazteak txertatzerat abian direa? Zer motibapenekin?

2021-06-15

Donibane Garaziko zentroan, erizainek abisatua dute, jendea ez bada heldu txertatzerat zentroa hetsiko da. 18 urtez goragokoer ideki baitzen txertaketa duela 10 bat egun, nahi izan dugu jakin gazteak heldu zirenez, eta zer motibapenekin.

Jakin bestalde, gaurtik aintzina 12 eta 17 urte artekoak ere txertatzen ahal dira! Gurasoen baimenarekin bistan da eta txertatze zentroetan bakarrik.