Gazteen proiektuetan laguntza ekartzen du Info jeunes egiturak

2022-03-08

Info jeunes egiturak bulegoak ditu Iparralde guzian. Gazte gune hauek 12-30 urte artekoer idekirik dira, dohainik eta izen gabeko zerbitzua eskeiniz lan egiten edo lan xekan direnantzat. Helburuetan da gazteen informatzea, atzerrirat joaiteko, edo osagarri saileko laguntzak aztertzea, bereziki prebentzioa, bizitegien inguruan, lan edo eskola orientazioan, gazteen proiektuetan....

Baxe Nafarroan ez zen gisa hortako bulegorik, eta duela urte bat erabaki zen gazte bulego ibiltari bat plantan ezartzea animatzaile batekin. Animatzailea Laetitia Urrutia da.