Hazi azoka kausitua Lakarran

2024-02-26

Hazi azoka zen Lakarran joan den ebiakoitzean. Tokiko moten ainiztasunaren aldeko lana egiten duen Euskal herriko HAZI SAREA elkartearen aurkezpena egin da. “Zer etorkizun haziendako” mintzaldian 100 bat jende bildu da goizean eta orokorki 400 bat bisitari ukan ditu azokak.

Gipuzkoatik jin hazi saltzaile den Alekako elkarteko Kelo-k erran dauku zertan balio duen etxeko eta lekuko hazien garatzea.