Hazparneko lurraldeko Ihauteriak otsailaren 25-26 eta 27an izanen dira

2022-02-22

Hazparneko Ezkia Ikastolak eta gaztetxeak antolaturik Hazparneko lurraldeko Ihauteriak otsailaren 25-26 eta 27an izanen dira. Ostiralean hasten dira Joseba Aurkerenaren mintzaldi batekin: Euskal Ihauteria eta mundu-ikuskera zaharra.

Aiherran izanen da hori Arberoa eta Ezkia ikastolek antolaturik. Igandean izanen dira azken animazioak: IHAUTERI ZINEMA, Hazparneko Haritz Barne zinema gelan, PASAIA eta TAMING WINTER labur metraiak, xehetasunak Leire Barbierekin.